Iraunkortasunaren eta energia kontsumoa murriztearen aldeko apustuan beharrezko ahalegina egingo da bide publikoetako kontsumo handiko luminarien ordez beste batzuk jartzeko, iraunkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak.
Kurtze auzoaren goialdea 2019ko urrian egin zen. 2019ko azaroan, 239 argi-puntu (farolak) berritu ziren Kurtze, Gorrondatxe, Intxaurraga eta Santa Ana auzoetan. 99.358,88 euroko zenbatekoarekin. Jarduketa horrekin, Berangoko hirigunea erabat berritu zen. Gainera, Sabino Arana kalearen atzealdeko aparkalekuan, kontsumo txikiko argiak jarriko dira. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen 60.422,85 euroko diru-laguntza jaso zen.
Klima aldaketaren borrokan parte hartze prozesu bat egitea aurreikusi da, Berangoko herritarrek arlo horretan eta udalerriaren etorkizunera begira antzematen dituzten premia eta lehentasunak definitzeko.
Eginda. Aldez aurretik itxi behar izan bazen ere, parte hartzeko 2 tailer egin ziren.
Aurreko jardueren ildo berean lan eginez, udal eraikinen energia kontsumoa hobetzeko plan bat idazten lan egingo da.
Enerki enpresari esleitutako auditoretza.
Neurri honekin hondakinen multzo organikoa biltzea indartu nahi da. Horren haritik, edukiontziak orokorrean handitzeaz gain, edukiontzi marroien kopurua ere areagotzea planteatu da.
Garatzen ari da. Leku batzuetan hondakin organikoak sartzeko edukiontzi batzuk jartzea falta da. 25 edukiontzi.
EMAS ziurtagiriak Ingurumen Kudeaketako Sistema ezarri duten erakundeak aitortzen ditu, etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa hartu badute. Helburua da ziurtagiri hori udaletxeak lortzea, udalerri osoak ingurumenarekin duen konpromisoaren sinbolo modura.
Berangon zona berriak urbanizatu izana ikusita, auzoak bitarteko iraunkor batekin lotzearen aldeko apustua egingo da, hau da, bizikletarekin.
Udalak iraunkortasunaren alde egindako apustuarekin lerrokatutako etxebizitza berriak eraikitzea sustatzeko, eraikuntza iraunkorra sustatzen duen ordenantza onartzea planteatu da.
Hori indartzen eta arautzen duen udal-ordenantza onartu da. INFO GEHIAGO
Inguruan daukagun eremua ahal den neurrian hobetu eta errespetatzeko apustuan, Udalak zenbait kanpaina egitea aurreikusi du, egoera hori nabarmentzeko eta ahal den neurrian egoera hobetzea eragiteko.
Mankomunitatearekin lankidetzan kontzientziatzea, hainbat jardueraren bidez: zalantzarik gabe birziklatu, papera eta kartoia biltzeko atez ateko zerbitzua, saltokietara bisitak egitea. “Aprobetxamenduko sukaldaritza”, “Stop plastiko”, “Hamaiketako zero zabor” tailerrak. Super heroina Superrafina. Birziklatzeari buruzko binilo informatiboak jartzea, edukiontzietan bertan informazioa ematea, kartak bidaltzea hondakin-ekoizle handiei (industria eta merkataritza). LINKS.
Pertsona nagusien arazo nagusietako bat sedentarismoa da; horrenbestez, Berango pertsona nagusiekiko adeitsua den hiri programaren barruan, orientazio eta laguntza zerbitzu bat eskainiko da jarduera fisikoa areagotzeko eta, hala, pertsona nagusien osasuna hobetzen laguntzeko.
Pandemiaren garaian ere on line. Facebook-erako esteka
Enplegua sustatzeko zerbitzua Behargintzak herritarrei eskainitako zerbitzuen artean dago. Hala ere, Berangok konpromiso tinkoa dauka udalerriko ekintzailetza eta garapen ekonomikoa sustatzen; kasu honetan beharrezko aurrekontu hornidura honetan gauzatzen da, arlo horretako zerbitzua modu egokian aurkezteko.
2020ko enplegu-planak.
Oso proiektu berritzailea da, gazteen sormena eta autoenplegua bultzatzeko, sarean lan egitea sustatuz.
Espazioa eraikitzeko obra hasi da.
Dagoeneko 3 proiektu daude martxan. Bobinaketa, curriculum eraginkorra eta enplegua bilatzeko teknikak. Info
Berangok zeharka lantzen du Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatutako iraunkortasuna, sozialki kohesio handiagoa, aukera ekonomiko hobeak eta ingurumen iraunkortasunarekiko konpromiso tinkoa izango dituen udalerriaren alde lan eginez.
Berangoko Udala | © 2020