Udalak, erakundea hobetzeko apustuan, ELoGE bikaintasun publikoko ziurtagiria lortzeko erronka planteatu du.
10/07/2019
Irailean hasiko da prozesua.
10/07/2020
Legegintzaldi honetan Udalak parte hartze prozesuei jarraitutasuna emateko konpromisoa hartzen du bere gain, udalerriko auzoetako beharrizanak antzemateko. Horregatik, Auzoak Hobetuz egitasmoak aurrera jarraituko du, pixkanaka, Berangoko auzo guztietara iritsi arte.
Udalak herritarrei eskainitako zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren bidean jarraitze aldera, jasotako zerbitzuen inguruko gogobetetze inkestak egitea sistematizatu egingo da.
16/06/2020
Partaidetza bidezko prozesua egin da, 2019 eta 2020eko aurrekontuetarako.
24/10/2020
Udalak herritarrei eskainitako zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren bidean jarraitze aldera, jasotako zerbitzuen inguruko gogobetetze inkestak egitea sistematizatu egingo da.
24/10/2020
Udalak badaki Lantzarte auzoak berrikuntza eta eraberritze premiak dituela. Horren haritik, parte hartze prozesu bat abiatzea planteatu da; horren bitartez, herritarrekin zuzeneko kanala ezarriko da premia zehatzak antzeman eta lehenesteko.
Udal ondare berria izatea ezinbestekoa da udal zerbitzuak hobetu eta berriak sortzea planifikatzeko. Horregatik, hurrengo urteetan udal ondare berria lortzeko lan egingo dugu, besteak beste, arlo hauetan: Icaza jauregia eta garajea lortzea Bizkerre finka lortzea Elexalde finka lortzea Otxandategi dorrea eta lokalak Etxebarrin.
14/07/2020
Uztailaren 14ko osoko bilkuran, Inmogroup enpresarekin Icaza jauregia eta alboko etxea edo kotxetegiak lortzeko hitzarmena onartu zen. INFO
Udalerriko berdegune publikoak areagotzeko asmoz, Udalak, zenbait espazioren hirigintza kudeaketaren bitartez, berdegune publiko berriak sortzea aurreikusi du, herritarrek gozatzeko.
14/10/2020
Gestión urbanística Otxabene y Etxebarri
Denbora igaro ahala, eta Berango hazi egin denez, kirol instalazioak egokitu egin behar dira gaur egungo kirol jardueretara moldatzeko. Horretarako, espazio horiek eguneratzeko konpromisoa hartzen da, premia berri horiei erantzuteko instalazioak eraikiz.
02/11/2020
Kurtze auzoa batzearen aldeko apustua egingo da, dagoeneko existitzen den igogailua osatuko duen igogailu berriari esker. Hala, auzoak udalerriko erdigunearekin duen komunikazioa nabarmen hobetuko da; izan ere, mantentze lanetan ere ez da etengo bi igogailuetako baten zerbitzua.
02/02/2020
Auzora heltzeko bigarren igogailua eraikitzen ari dira.
02/11/2020
Amaitutako obrak.
Auzoak lotzeko ildo beretik eta Berangoko inguru guztien irisgarritasuna bultzatuz, Karabigane auzoan arrapala bat eraikiz udalerriaren kohesioa hobetu egingo da, bereziki mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
12/09/2020
Esleitutako proiektua idaztea.
Sabino Aranako esku hartze integralaren ondoren, konpromisoak aurrera jarraituko du etxebizitza eta lokaletara sarbidea izateko obrak eginez, existitzen diren altuerak gaindituz eta kalearen erabateko irisgarritasuna hobetuz.
12/09/2020
Berangon segurtasuna hobetzea gobernu taldearen apustu integral bat da; horrenbestez, legegintzaldi hau bukatu baino lehen legegintzaldi hasieran dauden udaltzainen bikoitza izatea planteatu da, zerbitzua astelehenetik igandera arte emateko helburuarekin, goizez eta arratsaldez.
12/09/2020
Deialdi bateratuan 3 agente sartzeko eskatu da. Aurreikuspenen arabera, 2021eko uztailean hasiko dira lanean.
Auzoaren eskaera historiko bat da; herritarrek lursailak lagatzeko akordioa ere barne hartzen du, Udalak esku hartu eta hobetzeko.
Moreaga parkea estali ondoren, eta erabilera arrakastatsua izan eta gero, beste aisialdi espazio batzuekin jarraitzeko premia onartu da; horrenbestez, 2019-2023 aldian Berangoko gobernu taldeak udalerriko bigarren haurren parkea estaltzeko konpromisoa hartu du.
Dagoeneko hasi da proiektuaren eta pleguen idazketa, kontratazioa egiteko. Lizitazio-lehiaketa 2020ko irailean argitaratuko da.
12/09/2020
Procedso de adjudicación de obra
Udalerriko herritarren etxebizitza eskubidearekin konpromiso tinkoa dauka Berangoko Udalak. Berangoko gazteek haien bizitza proiektuak udalerrian garatzearen aldeko apustu argiarekin. Gure gazteei eta etxebizitza lortzeko premia duten beste talde batzuei aukerak eman behar dizkiegu bide hori modu eskuragarrian egin dezaten. Etxebizitza babestua eraikitzeko lurzorua kudeatzea erraztuko da Etxebarri, Arana, Karabiazpi,Otxabene eta Otxandategi eremuetan.
2020k uztailaren 30a. Zozketa egitea. INFO.
2019ko azaroa. Hitzarmena onartuta, sustatzaile baten (Sukia) etxebizitzei lehentasuna emateko. Babes Ofizialeko 68 Etxebizitza eta XX tasatu INFO.
12/09/2020
Firmado el convenio con la empresa constructora de V.P.O y tasadas, para dar prioridad a los vecinos de Berango. En los sorteos realizados, todos los adjudicatarios son de Berango.
Berangoko Udala | © 2020