01/09/2020
Ikasteko gune berriak irekitzea Santa Anako ekipamendu berri batean, Internetera sartzeko konexioarekin eta zerbitzuaren beharrizanetara egokitutako prestazioekin.
Ikasgela berriak 200 m2-ko lokal batean instalatuko dira, enpresak sortzeko eta berritzeko gune batekin batera.
Proiektuak ezaugarri hauek ditu:
Coworkin espazioa.
Udalerriarentzako eta ingurunearentzako proiektuak bultzatzea.
Genero-ikuspegia duten proiektuak garatzea.
10/07/2019
Udal hiri udalekuetan eredu hirueleduna gehitzea eta hobetzea, Aste Santuan, Gabonetan eta udan eskaintzen diren eskola oporretan.
28/01/2020
Behin-behineko onarpena Udaleko Osoko Bilkuran.
10/06/2019
Udalekuak bertan behera geratu dira Covid-19k eragindako osasun alertagatik.
Berango Merana ikastetxea etorkizunean handitzeko proiektuaren diseinua lehiaketa publiko bidez egingo da, ikasleei zerbitzua emateko gaur egun existitzen diren ekipamendu hobetu eta gaurkotuekin.
28/01/2020
HAPOren aldaketa puntuala hasi da eta, horrek, hezkuntza-instalazioak eraberritzeko espazio bat jartzea dakar.
Berangon euskararen erabilera eta presentzia indartzearen aldeko apustua Horretarako hainbat jarduera diseinatuko dira, Euskaraldia euskara erabiltzea sustatzeko programaren barruan.
Udala Alkarbideren (erakunde arduraduna) bileretara joan da.
Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte izango da. Osasun egoera gorabehera, online egiteko aukera aurreikusten da.
Euskaraldiarako antolatu diren ekitaldiak:
22/10/2020
Antzerkia : “SKRATX”.
29/10/2020
Bakarrisketa : “EUSKAÑOLITIS”.
Kultura eta kirol elkarteak elkartzeko foro bat sortzean datza, Berangon eta udalerri modura duen izaeran kulturak eta kirolak duten garrantzia ikusarazteko, eta entitateen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko, kalitatezko kultura eta kirol eskaintza zabala prestatzen jarraitzeko.
14/03/2020
Hasi barik, COVID-19ren ondorioz.
Argitalpena Gogora Memoriaren Institutuaren eta Berangoko Udalaren kolaborazioaren emaitza izango da, eta gure udalerriaren memoria historikoaren balioa nabarmentzeko eta Berangorekiko konpromisoaren ondorioz sufritu zutenei aitortza egiteko helburua izango du.
02/11/2020
Dokumentua ia amaituta eta gaztelaniaz eskuragarri dago. 1.500 aleko aurrekontua dago eta familia bakoitzeko ale bat banatzea aurreikusten da.
Memoria historikoa berreskuratzeko arloan, ebidentzia grafiko edo testigantzen bitartez ezagutu ditugun eraikinak berreskuratzearen alde egingo da, eskalan eraikitzeko, udalerriaren gertuko historiaren berri emate aldera, hezkuntza eta dibulgazio helburuekin.
10/10/2020
Maketaren zirriborroa garatzen ari gara, baina oraingoz ezin da argitaratu.
Udalak ahalegin nabarmena egin du Berango burdin hesiaren erreferente modura kokatzeko, museo historikoarekin.
10/10/2020
2020an 10 urte beteko ditu ireki zenetik eta hainbat jarduera aurreikusi dira museoa sustatzeko eta urteurrena ospatzeko; udalerriko herritarrak ez ezik kanpoko bisitariak ere erakarriko ditugu, eta Berangon turismoaren eragile modura funtzionatuko du.
Geldiarazita, COVID-aren ondorioz.
10/10/2020
Urteurrena 2022an izango da.
Udalerriko aberastasun historikoa berreskuratzeko apustuan, Berangoko baserrien katalogoa egingo da, existitzen den ondarearen balioa nabarmentzeko eta mantentze edo eguneratze lanak behar dituzten baserriak indartzeko.
02/11/2020
Oinarrizko eraikinekin, 3Dko digitalizazioa egiten ari da.
02/11/2020
Ondare birtuala berreskuratzea. Hala ere, oraingoz ezin da sartu.
Berangoko Udalak oso lotura estua du herrian errotuta dauden nazioarteko lankidetza ekintzekin, esaterako Indian emakumeak ahalduntzeko hainbat jarduera, Vicente Ferrer fundazioarekin, eta Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuekin kolaboratzeko ekintzak, besteak beste.
Horren haritik, aurrekontuaren partida proportzional bat urtero gordetzeko apustuari eutsi egin zaio eta indartu egingo da, horrelako proiektuetara bideratzeko.
27/07/2020
Sahararekin, Vicente Ferrer Fundazioarekin eta Aminatarekin lankidetzan aritzeko proiektuak. 2020ko ekitaldian, aurrekontu arruntaren %0,69 bideratuko da horretarako.
17/09/2020
Berangoko Udalak, GKEarekiko lankidetza-hitzarmenaren barruan, 10.000 euroko diru-laguntza eman dio Hahatay - Aminata-ri DEFARATT proiektua gauzatzeko. Proiektu hori, hondakin plastikoak birziklatzeko instalazioa hornitzeko energia fotovoltaikoa instalatzean datza.
Berangoko historian emakume garrantzitsuen historia agerrarazteko konpromisoa daukagu, gaur egun Berango dena sortzen lagundu baitzuten eta iraganean mugarri izan baitziren. Beharrezko ikerketa lana da historian zehar ezkutatu den kolektiboaren balioa azalerazi eta ahalduntzeko.
30/11/2020
Udalak genero indarkeriaren aurkako borrokara bideratutako ekintzak egiteko apustua egiten du, Berangon ospatutako ekitaldi eta ekintza publiko guztietan. Helburua horrelako egoerak saihestea eta horiekiko 0 TOLERANTZIAKO konpromisoa edukitzea izango da.
21/11/2020
“TODOS LO SABEN” filma eskainiko da Antzokian. Penelope Cruz, Javier Bardem eta Ricardo Darin dira protagonistak.
25/11/2020
Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.
28/11/2020
Luna Llena taldearen emanaldia, “Emakumeak Eszenan” zirkuituan.
Beharrizan bereziak dituzten taldeen kohesio eta integrazioaren alde, Udalak berariazko jarduerak egiteko konpromisoa hartu du, adingabe horien gizarte eta hezkuntza beharrizanei erantzuteko eta udalerriko ekitaldietan parte hartzea sustatzeko.
25/11/2019
Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten adingabeei laguntzeko programa.
Berangoko udalak 2018an hasi zituen Berango Haurren Lagun den Herri bezala aitortua izateko tramiteak. Aitorpen hori zigilu batek babesten du. Zigilu horren bidez, UNICEF-eko Espainiako Batzordeak balioa ematen dio herrietan eta hirietan haurren alde egindako lanari.
Aitorpen hori lortzeko, Berangoko Haurren Kontseilua eratu da. Kontseilu horrek inaugurazio-bilkura egin zuen 2019ko azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, eta bere ondorioak urtebete geroago aurkeztu zituen, 2020ko azaroaren 20an, COVID19-ak eragindako urte zail bat igaro ondoren.
“Haurren lagun diren Hiriak” programaren helburu orokorra, Haurren Eskubideei buruz Espainiak sinatutako Konbentzioaren (NBE, 1989) aplikazioa sustatzea da, tokiko gobernuen esparruan. Haur eta nerabeentzako tokiko planak sortzea sustatzen duen programa da, haurrek udal-bizitzan parte har dezaten sustatzen du, era guztietako udal-politikak bultzatzen ditu haurren eta nerabeen eskubideak garatzen laguntzeko, eta herritarren lankidetza eta erakundeen arteko koordinazioa dinamizatzen ditu, politika horiek etengabe hobetzeko eta garatzeko bide gisa.
Gehiago jakin nahi duzu HAURREN LAGUN DEN HIRIA programari buruz?. Klik egin esteka honetan: http://ciudadesamigas.org
Gracias a este reconocimiento, Berango conseguirá: Contar con un Diagnóstico de la realidad de la infancia y la adolescencia en el municipio desde una perspectiva multidimensional. Contar con una Mesa Interdepartamental de Coordinación interna de las distintas áreas y entidades de la Administración Local Contar con un Plan municipal de Infancia y Adolescencia que dé respuesta a las necesidades y derechos del colectivo en el marco de las competencias del Gobierno Local. Contar con un Órgano permanente de Participación y representación de la infancia y la adolescencia del municipio. Contar con una Memoria de actividad municipal que ordene y dé cuenta del conjunto del trabajo realizado por el ayuntamiento en relación con el bienestar de la infancia.
Berangon txoko sakabanatuak daude, eta horietan pertsona nagusiak eta mendekotasuna duten pertsonak bizi dira; zailtasunak dituzte oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten lekuetara iristeko (osasun zentroa, garraio publikoa, etab.). Horregatik, eskaeraren araberako garraio zerbitzu bat martxan jartzea proposatu da, pertsona horien joan-etorriak errazteko.
20/09/2020
Geldiarazita, COVID-aren ondorioz.
Ibilgailu partikularra izan arren, kalean mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude. Oztopo hori murrizte aldera, mugikortasun beharrizan bereziak dituzten pertsona zehatzentzat aparkatzeko leku izendunak esleitzea sustatuko da.
Aniztasun funtzionala daukaten pertsonentzat aparkalekuak modu izenduan esleitzea arautzeko udal ordenantza onartzea.
26/11/2019
Ordenatza onartu eta indarrean jarri da, eta lotura honetan argitaratu da. www.berango.net
Berangoko Udala | © 2020